XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Abendu hilaren 17tik aurrera, ikus 94. or.

Bedeinkatua Jauna (12. orrialdean).

Eskariak

Senide maiteok, bere Semea gizakia salbatzera bidali zuen Jainkoari, arrenka eska diezaiogun, barrendik esanez:

R/. Erakuts iezaguzu, Jauna, zeure errukia.

-Aita on-ona, sinesmen osoz aitortzen dugun Kristo, egite onen bitartez ere aitor dezagula.

-Zeure Semea gure salbamenerako bidali zenuen: ken ezbeharrak eta minak herri honetatik eta lur guztitik.

-Zure Semearen etorreraz alaiturik dagoen lurralde honek, har dezala gero eta ugariago zure bake betearen pozetik.

-Zeure errukiaren bidez, egizu, Jauna, lur honetan neurritsu eta zuzen bizi gaitezela, Jesu Kristoren zorioneko itxaropenean eta etorrera ospetsuan geure uste ona jartzen dugula.

Gure Aita.